Fitxaketak
Bera Berak Carmen Arroyo eta Lyndie Tchaptchet fitxatu ditu bi denboraldirako
EITB MEDIA
Tchaptchet Beti-Onak taldetik dator, eta Carmen Arroyo, berriz, Gijongo Motive.co taldetik.
Super Amara Bera Berak iragarri du Lyndie Tchaptchet pibote nafarra eta Carmen Arroyo albokoa hurrengo bi denboraldietan, gutxienez, taldean egongo direla.
Lyndie Tchaptchet Beti-Onak taldetik dator. Beti-Onakekin emakumezkoen eskubaloiko Ohorezko Mailara igo zen eta Guerreras Iberdrola Ligan debuta egin du.
Bestalde, Carmen Arroyo albokoa Gijongo Motive.co taldetik dator. Bertan egin du debuta azken denboraldian Guerreras Iberdrola Ligan.
Biak, gainera, Ambros Martin Espainiako selekzioko hautatzaileak deitu ditu ekainaren 8tik 14ra Kantabrian jokatzeko.