tenisa
Swiatekek bere hirugarren Roland Garros txapelketa eskuratu du
eitb media
Poloniarrak sailkapeneko lehen postua sendotu du Karolina Muchova mendean hartuta eta, ondorioz, Roland Garrosen hiru garaipen lortu dituen tenislari gazteena bihurtu da.
Iga Swiatek poloniarrak bere hirugarren garaikurra irabazi du Roland Garros 2023an, gaur Parisen jokatu den final bizian Karolina Muchova txekiarra garaitu ostean.
Garaipen honekin, iazko apirilean lortu zuen rankingeko lehen postua sendotu du, eta Roland Garrosen hiru garaipen eskuratu dituen tenislari gazteena bihurtu da.
Lehen seta Swiatekek eraman du 6-2ko emaitzarekin, baina azken bi setetan poloniarrak ez du horren erraza izan.
Bigarren setean Muchova 3-0 galtzen hasi da hainbat akats tarteko. Hala ere, txekiarrak berdintzea lortu du, eta aurretik jarri da markagailuan, seta 5-7 irabaziz.
Swiateken garaipena hirugarren setean (6-4) iritsi da, erlojuak 2 ordu eta 46 minutu markatzen zituenean, txekiarrak egindako falta bikoitzari esker.