Europako Jokoak
Clara Azurmendik agur esan dio final-laurdenetan binakako txapelketari
eitb media
Donostiarrak eta madrildarrak 21-14ko emaitzarekin galdu dute Gabriela eta Stefani Stoeva bulgariarren aurka.
Clara Azurmendik eta Bea Corralesek ezin izan dute euren binakako partida gainditu Europako Jokoetako badminton txapelketan. Donostiarrak eta madrildarrak 21-14ko emaitzarekin galdu dute Gabriela eta Stefani Stoeva bulgariarren aurka.
Azurmendik eta Corralesek min egin dute euren zerbitzuekin, eta Bulgariako jokalarien enbidoari eutsi diote. Espainiako bikoteak lehen partidan Keisha Fatimah Az Zahra eta Era Maftuha azerbaijandarrei irabazi zieten, Au Yeong eta Hochmeir austriarrei eta hirugarren norgehiagokan Debora Jille eta Cheryl Seinen herbeheretarren aurka galdu zuten.