Itxi

Europako Jokoak

Miren Lazkano eslalon piraguismoko C1eko finalerdietarako sailkatu da

eitb media

Leer en Castellano

C1eko patruilen proban laugarren amaitu du Ainhoa Lameiro eta Nuria Vilarrublarekin batera.

Miren Lazkano. Argazkia: BAT Basque Team

Miren Lazkano C1eko finalerdietara pasa da Krakovian jokatzen ari diren Europako Jokoetako banakako eslalon piraguismoan. Palistak bigarren jaitsiera jokatu behar izan du, lehenengoan lehen 20 sailkatuen artean sartu ez delako. Donostiarrak bi, sei, bederatzi, 11 eta 12. ateak jo ditu, eta, gainera, bosgarren atean 50 punturekin zigortu dute.

Horregatik guztiagatik, Mirenek lehenengo txandako azken postuan amaitu du 165.62ko denborarekin.

Bigarren jaitsieran egoera konpontzeko gai izan da laugarren postuan bukatuz eta finalerdietarako txartela sinatuz, 111.26ko denborarekin. Bigarren jaitsieran Mirenek bi zigor baino ez ditu izan, bat zazpigarren atean eta bestea 20. atean.

Arratsaldean, C1eko patruilen proban, Ainhoa Lameiro galiziarrarekin eta Nuria Vilarrubla kataluniarrarekin lehiatu da Kolnako kanalean. Makilak 11. atean eta 19. atean jo dituzte, 122.44ko denbora eginez eta laugarren postuan amaituz, Txekia, Britainia Handia eta Alemaniaren atzetik.

Albisteak (2)