Europako Jokoak
Chourrautek ez ditu final-laurdenak gainditu kayak krosean eta Lazkano C1eko finaletik at geratu da
eitb media
Chourraut hirugarren helmugaratu da, Lilik eta Wegmanen atzetik. Lazkano, berriz, ez da 10 onenen artean sartu, eta 18. postuan geratu da.
Maialen Chourraut Basque Teameko kirolaria kayak kros txapelketatik kanpo geratu da Krakoviako Europako Jokoetan. Larunbat arratsaldean Chourrautek hirugarren denborarik onena egin zuen erlojupeko txandan, eta, ondorioz, kanporaketetarako sailkatu zen, final-laurdenetako eguneko hirugarren seriean sartuz.
Hala ere, igande honetan ez du jaitsiera ona egin, eta ateetako batean egindako falta bat ere izan du. Gainera, lasartearra hirugarren postuan helmugaratu da, Lilik eta Wegmanen atzetik, eta lehen kanporaketan, final-laurdenetan, deskalifikatuta geratu da.
Bestalde, Miren Lazkano piraguismo eslaloneko finalaurrekoetan finalerako txartela lortzen saiatu da, baina ez da 10 onenen artean sartu. 18. postuan amaitu du, 118.10eko denbora eginez, Elena Lilik alemaniarra baino 8.06 gehiago. Beraz, finalerako txartelik gabe geratu da.