Eskubaloia
Donostia izango da lehen Iberiar Superkoparen egoitza
EITB MEDIA
Irailaren 8an eta 9an jokatuko den txapelketan Costa del Sol Málaga, Super Amara Bera Bera, Sporting Lisboa eta Madeira Andebol SAD taldeak arituko dira.
Donostiako José Antonio Gasca pabilioian jokatuko da emakumezkoen eskubaloiko Iberiar Superkoparen lehen edizioa, irailaren 8an eta 9an. Txapelketa horretan Costa del Sol Málaga, Super Amara Bera Bera, Sporting Lisboa eta Madeira Andebol SAD taldeak arituko dira.
Espainiako Eskubaloi Federazioaren (RFEBM) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko akordioaren emaitza da ekitaldia. Bertan bi finalerdi, hirugarren eta laugarren postu bat eta Espainiako eta Portugalgo liga eta kopako txapeldunak diren taldeen arteko finala jokatuko dira.
Horrela, lehen finalista Costa del Sol Malagaren eta Madeira Andebol SADen arteko norgehiagokatik aterako da, eta bigarrena Sporting Lisboaren eta Super Amara Bera Beraren arteko aurrez aurreko partidatik.