Eskubaloia
Norvegiako Sola HK taldea izango da Bera Beraren aurkaria, Europa Ligan
EITB MEDIA
Joaneko partida azaroaren 11n edo 12an jokatuko dute Norvegian eta itzulikoa, berriz, etxean, Gascan, azaroaren 18an.
Super Amara Bera Berak Norvegiako Sola HK taldearen aurka jokatuko du Europa Ligan. Horrela egokitu zaio astearte honetan egindako zozketan. Imanol Alvarezek Norvegiako taldea gainditu beharko du, bi partidetara jokatutako kanporaketan, 2024ko urtarrilean hasiko den multzoen fasean sartu ahal izateko.
Joaneko partida azaroaren 11n edo 12an jokatuko dute Norvegian eta itzulikoa, berriz, etxean, Gascan, azaroaren 18an.
Aurreko egunetan, donostiarrek Telden jokatuko dute azaroaren 1ean, Rocasaren aurka, eta azaroaren 4an Oviedoko Lobas Global hartuko dute etxean. Ondoren, azaroaren 11rako Valladolideko Caja Rural Aularen kontra aurreikusitako norgehiagoka aurreratu edo atzeratu beharko dute, Europako joaneko partida izango dutelako egun berean edo hurrengoan.