Itxi

Igeriketa

Iñigo Llopis donostiarrak urrea irabazi du Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketan

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gipuzkoarra izan da azkarrena bizkar-estiloko 100 metroko proban, S8 klasean, azken metro ikusgarriak eginda. Emaitza horri esker, 2024ko Parisko Joko Paralinpikoetarako txartela lortu du.

Iñigo Llopis. Argazkia: Basque Team.

Iñigo Llopisek urrezko domina irabazi du Manchester hirian jokatzen ari diren Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketetan. Donostiarrak denborarik onena egin du bizkar-estiloko 100 metroko proban, S8 klasean.

Gipuzkoarrak lasterketa ikusgarria egin du, aurretik zituen aurkariak gaindituta 1:05.32ko denbora eginda. Bigarren Kota Kubota japoniarra izan da, 1:06.40ko denbora eginda, eta hirugarren, Sam Downie britainiarra, 1:08.36ko denborarekin.

Garaipen horri esker, Basque Teameko igerilariak 2024. urtean Parisen egingo diren Joko Paralinpikoetan egoteko txartela lortu du.

Albisteak (3)