Munduko Txapelketa
Nahia Zudairek bosgarren postua lortu du estilo libreko 100 metroko finalean, Munduko Txapelketan
EITB MEDIA
Igerilari usurbildarrak 1:09.05eko denbora egin du; Espainiako errekorra berak du, eta 1:08.26koa da. Cecilia Jeronimo de Araujo brasildarrak irabazi du urrezko domina.
Nahia Zudairek bosgarren postua lortu du estilo libreko 100 metroko finalean, ostegun arratsaldean, Manchesterren (Erresuma Batua) jokatzen ari diren Igeriketa Egokituko Munduko Txapelketan.
Basque Teameko igerilari usurbildarrak 1:09.05eko denbora egin du; Espainiako errekorra berak du, eta 1:08.26koa da.
Cecilia Jeronimo de Araujo brasildarrak irabazi du urrezko domina, 1:05.69ko denbora eginda. Xenia Francesca Palazzo italiarra izan da bigarrena, 1:06.19 eginda, eta Alice Tai britainiarrak erdietsi du brontzezko domina, 1:06.68ko denbora egin duela.
Zudairek bi domina daramatza Munduko Txapelketan; izan ere, zilarrezkoa eskuratu zuen estilo libreko 400 metroetan, eta brontzezkoa bular estiloko 100 metroko proban.