Itxi

Europar paralinpikoak

Ager Solabarrieta, Europako txapeldunordea tiro paralinpikoan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Finalera euskal tiralaria iritsi da lehen postuan, munduko errekorra eginez gainera (578.1 puntu), Fran Skracic kroaziarra eta David Dulin frantziarra gaindituz.

Ager Solabarrieta. Argazkia: Basque Team

Ager Solabarrieta bizkaitarra, Espainiako Itsuen Federazioko kidea, tiroko Europako txapeldunorde izendatu da ostiral honetan Rotterdamen (Herbehereak) jokatzen ari diren Europako paralinpikoetan.

Solabarrietak, bere gida eta emaztea den Maite Badiolarekin batera, Europako txapeldunorde izendatu da ikusmen urritasuna duten pertsonentzako hamar metroko oin-modalitatean, Barbara Moskal poloniarrak irabazi duen finalean.

Finalera euskal tiralaria iritsi da lehen postuan, munduko errekorra eginez gainera (578.1 puntu), Fran Skracic kroaziarra eta David Dulin frantziarra gaindituz.