Itxi

Duisburgoko Mundiala

Iñigo Peñak brontzea lortu du K2-500 proban

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Zumaiarrak 1:33.912ko denbora egin du Bárbara Pardo kidearekin batera. Alemania (1:33.033) eta Australia (1:33.179) urrea eta zilarra izan dira, hurrenez hurren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iñigo Peñak brontzezko domina eskuratu du K2-500 metro mistoko A finalean, Barbara Pardorekin batera, Duisburgon jokatutako Munduko Txapelketetako azken jardunaldian.

Sailkatze txandan Iñigok eta Barbarak euren serieko bigarren denborarik onena egin zuten, 01:35.339, eta Lena Roehlingsek eta Jacob Schopfek osatutako bikote alemaniarrak bakarrik gainditu zituen.

Finalerdian onenak izan ziren, beste sei ontziei gailenduta. 01:35.781eko denbora egin zuten.

Gaur finalean lehia estua izan dute bi ontzi faboritoekin: Australiako Alyssa Bull eta Jackson Collins, eta Alemaniako Lena Roehlings eta Jacob Schopf. Hirurak domina postuetan jarri dira eta hasieratik ezarritako erritmo gogorrari eutsi diote. Alemaniak irabazi du urrea 01:33.033ko denborarekin, Australiak zilarra 01:33.179ko denborarekin eta Peña eta Pardok brontzea 01:33.912ko markarekin.

Bestalde, Begoña Lazkanok zazpigarren postuan bukatu du K2-500 metroko finala, Laia Pelachsekin batera. Sei ontzi onenen artean sartu behar zuten 2024ko Pariseko Jokoetarako txartela lortzeko eta ez dute lortu.

Albisteak (5)

Bideoak (2)