GOLFA
Carlota Ciganda hirugarren geratu da Portlandeko Klasikoan
EITB MEDIA
Golflari nafarrak guztira 268 kolpeko (parraz azpitik 20) txartela sinatu du. Ruoning Yinek eta Gina Kimek ere emaitza bera lortu dutenez, hirugarren postuan berdinduta geratu dira. Chanettee Wannasaen gazte thailandiarra izan da nagusi.
Carlota Ciganda golfari nafarrak hirugarren bukatu du igande honetan amaitu den Portlandeko Klasikoa, AEBn, 268 kolpeko (parraz azpitik 20) txartela aurkeztuta. Ruoning Yinek eta Gina Kimek ere emaitza bera lortu dutenez, hirugarren postuan berdinduta geratu dira. Chanettee Wannasaen thailandiarra izan da nagusi.
Ciganda bigarren egon da sailkapean azken jardunaldiaren bukaeran, baina ez du garaipena eskuratzeko aukera garbirik izan. Emaitza, dena den, bikaina izan da, eta bi aste barru Malagan jokatuko den Solheim Cuperako sentsazio onak dituela erakutsi du. Bigarren postua Xiyu Linentzat izan da (parraz azpitik 22 kolpe).