Bat Formula
Carlos Sainz, garaile Singapurreko Sari Nagusian
EITB Media
Ferrari taldeko pilotu espainiarrak irabazi du 2023ko Singapurreko Sari Nagusia. Hala, bere bigarren garaipena bereganatu du Bat Formulan.
Carlos Sainzek (Ferrari) irabazi du Bat Formulako Singapurreko Sari Nagusia, igande honetan, irailaren 17an, Marina Bayko zirkuituan. Espainiako pilotua hasieratik amaieraraino izan da nagusi denboraldiko 16. lasterketan,
Madrildarrak bere ibilbideko bigarren garaipena bereganatu du Bat Formulan. Lehena, 2022an irabazi zuen Silverstonen (Ingalaterra). Garaipena lortzeko lehia estua izan da, baina, azkenean, Sainzek irabazi du. Lando Norris (McLaren) izan da bigarren eta Lewis Hamilton (Mercedes) hirugarren. Garaipenerako borrokan egon da George Russell (Mercedes), baina istripua izan du azken itzulian eta 16. amaitu du.
Bestalde, Max Verstappen (RedBull) bosgarren izan da eta Fernando Alonso (Aston Martin) hamabosgarren.