GOLFA
Ryan Fox zeelandaberritarrak irabazi du BMW PGA Championshipa, Rahm laugarren izan delarik
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Rahmek -16ko emaitzarekin bukatu du azken 68ko txartelaren ondoren (-4), Foxengandik bi kolpera.
Ryan Fox zeelandaberritarrak bere egin du BMW PGA Championship txapelketa, Wentworth Cluben (Surrey, Ingalaterra) jokatu dena, 67 kolperekin (-5) eta guztirako 270 kolperekin (-18). Jon Rahm bizkaitarra laugarren postuan geratu da.
Foxen garaipena Tyrrell Hatton ingelesaren berdinketa desegin duen birdie batekin iritsi da, haizeak eta ordu eta erdiko geldialdia eragin duen ekaitzak markatutako jardunaldi baten hasieran.
Foxek orduko Ludvig Aberg liderrarengandik hiru kolpera ekin dio azken jardunaldiari.
Rahmek -16ko emaitzarekin bukatu du azken 68ko txartelaren ondoren (-4), Foxengandik bi kolpera.
Rahmek laugarren txartel bat aurkeztu du eagle batekin (12. zuloa), sei birdierekin eta lau bogeyrekin. Hala, laugarren postua lortu du.