Kargatzen...
Itxi

Atletismoa

Tigist Assefak maratoiko munduko errekorra lortu du Berlinen

EITB Media

Etiopiako atletak 2 ordu, 11 minutu eta 52 segundoko marka egin du, Brigid Kosgei kenyarrak 2019ko Chicagoko Maratoian ezarritakoa bi minutuan hobetuta.

Tigist Assefa. Argazkia: EFE

Tigist Assefa atletak maratoiko munduko errekorra lortu du igande honetan Berlinen, 2 ordu, 11 minutu eta 52 segundoko denborarekin. Gizonezkoetan, berriz, Eliud Kipchoge Kenyako korrikalariak irabazi du lasterketa, eta bosgarrenez nagusitu da Alemaniako hirian.

Assefa Berlinera itzuli da 2022an 2 ordu, 15 minutu eta 37 segundoko markarekin (historiako bosgarren markarik onena) irabazitako titulua defendatzera, eta onena izan da helmugan, 2:11.52ko marka ikusgarriarekin.

Izan ere, Brigid Kosgei kenyarrak 2019ko Chicagoko Maratoian ezarritako errekorra (2:14.04) baino bi minutu gutxiago behar izan ditu ibilbide osoa egiteko.

Gizonezkoetan, berriz, Kipchogek historia egin du Alemaniako hirian lortutako bosgarren garaipenarekin. Hala ere, 2:02.42ko marka egin du, berea duen munduko errekorretik (2:01.09) urrun.

Albisteak (3)