Eskubaloia
Melinda Louis Bera Berako jokalariak lesio larria du ezker belaunean
EITB MEDIA
Jokalariari egindako probak erakutsi duenez, hautsita ditu ezkerreko belauneko aurreko lotailu gurutzatua, barne meniskoa eta barneko albo-lotailua.
Melinda Marie Louis Super Amara Bera Berako jokalariak hautsita ditu ezkerreko belauneko aurreko lotailu gurutzatua, barne meniskoa eta barneko albo-lotailua, taldeak astearte honetan iragarri duenaren arabera.
Irailaren 16an hartu zuen min jokalari frantziarrak, Guardes taldearen aurkako partidan, kontraeraso batean baloia atera jaurti ostean, gaizki erorita.
Marie Louis 2022ko abenduan iritsi zen Donostiara, Else Karsten argentinarrarekin batera, Bourg-de-Péage Drome bere aurreko klubak zituen arazo ekonomikoak tarteko.
Jokalariak laster izango du ebakuntzari data jartzeko hitzordua, eta ezingo du denboraldi osoan gehiago jokatu.