Tiro egokitua
Iñaki Olorizek brontzezko domina lortu du Tiro Egokituko Munduko Txapelketan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Kirolari nafarra hirugarren izan da PT2 eskopeta kategoria mistoan, 27 puntu lortuta, Fabrizio Cormonsen eta Raffaele Talamoren atzetik.
Iñaki Oloriz nafarrak brontzezko domina irabazi du, Liman (Peru) jokatzen ari den Tiro Egokituko Munduko Txapelketan, PT2 eskopeta kategoria mistoan. Bosgarren zegoen arren, azkenean hirugarren postuan amaitu zuen finala, 27 puntu lortuta, Fabrizio Cormons eta Raffaele Talamo italiarren atzetik,
Ager Solabarrieta euskaldunak lortutako beste bi dominei gehitu behar zaie Olorizen lorpena. Solabarrietak ikusmen desgaitasuna duten pertsonen multzoen izan zen nagusi, 10 metroko karabina modalitatean, eseritakoan zein zutikakoan.