Munduko Triatloi Txapelketa
Chris McCormack eta Caroline Steffen, txapeldunak Gasteizen
Erredakzioa
McCormack lehia estua izan du Eneko Llanos gasteiztarrarekin. Llanos bigarren sailkatu da. Virginia Berasategi laugarren postuan helmugaratu da.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Chris McCormack Australiako kirolariak munduko triatloi txapelketa irabazi du gaur, Gasteizen. Bestalde, Caroline Steffen suitzarrak gauza bera egin du emakumezkoetan.
Chris McCormack lehia estua izan du Eneko Llanos gasteiztarrekin atletismoko tartean, baina Llanosek ezin izan dio arerioaren erritmo biziari eutsi eta bigarren sailkatu da. Garaileak ia bi minutu sartu dizkio arabarrari.
Dirk Bockle Luxenburgoko triatleta hirugarren helmugaratu da, baina garaipenaren borrokatik urrun izan da beti. Llanos eta McCormack faborito nagusiak ziren.
Bestalde, Steffenek lasterketaren kontrola bizikleta tartean bereganatu du, Jodie Swallow britainiarra gainditu duenean. Swallowk hirugarren postuan amaitu du proba. Virgina Berasategi laugarren helmugaratu da eta Maider Gaztañaga bosgarren.
Pedersen Danimarkako triatleta Swallow gainditu eta bigarren sailkatu da. Swallowk atletismoko azken kilometroetan pot egin du.
Caroline Steffenek leher eginda amaitu du lasterketa eta tripako minarekin botaka egin du azken kilometroetan.