Piraguismoa
Miren Lazkano, 17. Frantziako Munduko Kopako kanoako proban
EITB Media
Euskal piraguistak ezin izan du finalerdia gainditu eta hamazazpigarren postuan amaitu du Munduko Kopako azken hitzordua.
Miren Lazkano Basque Teameko euskal piraguista hamazazpigarren izan da Vaires-sur-Marnesen (Frantzia) jokatutako Munduko Kopako azken probako kanoako modalitatean.
Lazkanok ezin izan du aurrera egin finalerdietan, eta, azkenean 17. postuan amaitu du. Jessica Fox australiarra izan da irabazlea 106.04ko markarekin. Gabriela Satkova (110.08) txekiarra izan da bigarren eta Mallory Franklin (111.97) britainiarra hirugarren.
Gainerako euskal ordezkariei dagokienez, kanoan Klara Olazabal (114.88) 25. izan da, finalerdietarako txartelik gabe geratu ostean. Bestalde, kayakean, Pau Echanizek ez ditu final-laurdenak gainditu eta Maialen Chourraut ez da finalerako sailkatu.