45. ekitaldia
2023ko Gasteizko Maratoi Erdiak 2.000 parte-hartzaile baino gehiago nahi ditu; abenduaren 17an jokatuko dute
EITB MEDIA
Euskadin jokatzen dituzten maratoi erdiak kontuan izanik, Arabako hiriburukoa da zaharrena. Lasterketako 45. ekitaldirako, antolatzaileen helburua da 2022ko parte-hartzaileen kopurua berdindu edo gainditzea.
Gasteizko Maratoi Erdiak historian 45. aldiz jokatuko dute 2023an, hain zuzen ere abenduaren 17an, Arabako hiriburuan, eta antolatzaileen helburua da parte-hartzaileen kopurua 2.000tik gorakoa izatea. Euskadin jokatzen dituzten maratoi erdiak kontuan izanik, Arabako hiriburukoa da zaharrena, eta iaz, 2022an, parte-hartzaileen kopuru horretan ibili zen; orain, antolatzaileen helburua da hori berdindu edo gainditzea.
Hala, lasterketa Lasarteko Atean hasi eta Mendizorrotza futbol zelaian amaituko da, 21,097ko kilometroko ibilbidea eginda. Ibilbide hori iazko bera da, eta Espainiako Atletismo Federazioak homologatu egin du.
Atletek, gehienez, bi ordu eta 30 minutu izango dituzte lasterketa amaitzeko. Izena emateko, probaren web orrian egin behar da, www.mediamaratonvitoriagasteiz.com web orrian (aktibo dago aukera hori).
Aurten, berritasun gisa, Arabako Atletismo Federazioak omenaldia egingo die orain arte jokatu dituzten 44 ekitaldi guztietan aritu diren bost atletei; Txetxu Ruiz de Arkaute, Manu Arguijo, Jose Antonio Najera, Iñaki Marañon eta Juanjo Galdos izango dira, eta horien asmoa da aurten ere parte hartzea.
2022an, Nerea Egiak eta Urko Herranek irabazi zuten; azken horrek aurreko urtean ere lortutako garaipena berretsi zuten.