Kargatzen...
Itxi

Curlinga

Vez, Otaegi ahizpek eta Unanuek zilarrezko domina lortu dute Curlingeko Munduko Txapelketetan

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Euskal laukotea bigarren izan da maila mistoan Suediaren aurka 8-2 galdu ondoren.

Oihane Otaegi, Mikel Unanue, Leire Otaegi eta Sergio Vez. Argazkia: @fedhielo

Sergio Vez, Oihane eta Leire Otaegi eta Mikel Unanue euskal kirolariek osatutako laukoteak zilarrezko domina lortu du Aberdeenen (Eskozia), Munduko Curling Txapelketetan, maila mistoan.

Espainiako selekzioarekin lehiatu dira laurak, eta finalean Suediak 8-2 gainditu ditu. Emaitza horrekin, 2018an lortutako emaitzarik onena berdindu dute.

Kanadak eskuratu du brontzezko domina, hirugarren posturako lehian Norvegiari 3-4 irabazita.