Kargatzen...
Itxi

ZESTA-PUNTA

Eusko Label Winter Seriseko zortzigarren bikotea erabakiko duen partida, gaur gauean, EITBn

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Arbe-Mancisidor eta Cosme-Bailo bikoteek Winter Series Pro Am finala jokatuko dute. Irabazleek urriaren 30ean hasiko den Eusko Label Winter Seriesen hartuko dute parte. Neurketa ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai, 22:15etik aurrera.

Arbe-Mancisidor eta Cosme-Bailo, Winter Series Pro Am txapelketako finalaurrekoan. Guk Jai Alai

Astelehen honetan jokatuko den Winter Series Pro Am finalean erabakiko da Zumaian Eusko Label Winter Series txapelketan parte hartuko duen zortzigarren bikotea zein izango den. Arbe-Mancisidor eta Cosme-Bailo bikoteak izango dira aurrez aurre, Aitzuri frontoian.

Gaurko finalean lehiatuko diren bi bikoteek 2-0 irabazi zuten finalaurrekoetan. Arbek eta Mancisidorrek Urko eta Salegi hartu zituzten mendean (15-13 eta 15-8); Cosmek eta Bailok, bestetik, Gonzalo eta Uranga garaitu zituzten (15-12, 15-10). Laukote horretatik Arbek bakarrik jokatu du Winter Seriesen; izan ere, lehen edizioan aritu zen, Lopezekin batera.

Neurketa 22:15etatik aurrera ikusteko aukera eskaini du EITBk, ETB1en eta eitb.eus-en.

Albisteak (2)