Eskubaloia
Bera Berak zazpi goleko desabantaila irauli beharko du, etxean, Sola HK Norvegiako taldearen aurka
EITB Media
Europako Ligako Q3 kanporaketako joaneko partida Sola HK Norvegiarraren aurka 39-32 galdu ondoren, talde donostiarrak itzulerako partida irauli beharko du multzoen fasera sailkatu nahi badu. Partida zuzenean eskainiko da, igandean, ETB1en eta eitb.eus-en.
Super Amara Bera Berak 39 eta 32 galdu zuen Solaren kontra jokatutako EHF Europa Ligako Q3 kanporaketako joaneko partidan. Beraz, sailkapena lortzeko zazpi goleko desabantailari buelta eman beharko dio, igande honetan, Jose Antonio Gasca kiroldegian jokatuko den itzuliko neurketan.
Partida denboraldiko garrantzitsuenetako bat da, eta hori Imanol Alvarezek badaki, zaleei deitu baitie Josean Gasca pabiloia presio-eltze bihur dezaten: "Etxean jokatzeak partida iraultzea eragin dezakeen faktoreetako bat dela uste dugu denok. Gascan jaso dezakegun bultzada garrantzitsua izango da lehenik partida irabazteko eta, ondoren, kanporaketa pasa dezakegun ikusiko da". Era berean, 'aukeraren bat izango dugula uste dut, eta leiho hori irekitzen denean aprobetxatu egin behar dugu'.
Halaber, Anne Erauskin jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Sola HK Norvegiarrararen aurkako itzulerako partidaren inguruan: "Joaneko partida zazpi goleko desabantailarekin galtzea gogorra izan zen, baina kanporaketa pasatzeko aukerak ditugula uste dut", adierazi du Bera Berako jokalariak.
Partida zuzenean eskainiko da, igandean, ETB1en eta eitb.eus-en, 12:00etatik aurrera.