Gasteiz
Aerobic Biribildu taldeak brontzezko domina irabazi du gimnasia aerobikoko Europako Txapelketan, aerostepean
EITB MEDIA
Espainiako Gimnasia Federazioa ordezkatuta, Gasteizko taldeak hirugarren postua lortu du Turkiako Antalya hirian jokatutako txapelketan. Nerea Corres, Pablo Corres, Irati Quintana, Paula Ispizua, Uxue Azkue, Janire Moreno, María Martiarena eta Naia Irazola gimnastak izan dira taldean.
Aerobic Biribildu taldeak brontzezko domina irabazi du, asteburuan, gimnasia aerobikoko Europako Txapelketan, aerostepeko proban, Turkiako Antalya hirian. Espainiako Gimnasia Federazioa ordezkatuta, Gasteizko taldeak hirugarren postua lortu du; Nerea Corres, Pablo Corres, Irati Quintana, Paula Ispizua, Uxue Azkue, Janire Moreno, María Martiarena eta Naia Irazola gimnastak izan dira bertan.
Aerobic Biribilduko gimnastek 17.050 lortu dute, guztira. Hungariak irabazi du urrezko domina, eta Italiak zilarrezkoa.
Hala, Biribilduk Ainhoa Sanchez entrenatzaileak EITB Mediari aurreko astean adierazitako helburua gauzatu ahal izan du: "Saiatuko gara", esan zuen, "urduritasuna, hegazkinean igota, hemen gelditzea, eta Turkiara ilusioa, gogoa eta ahalegina eramango ditugu". Urtebete eman dute entrenamenduetan buru-belarri, eta, azkenean, sari erraldoia lortu dute: brontzezko domina.