Itxi

Motoziklismoa

Bagnaia, MotoGP mailako munduko txapeldun Valentzian garaipena bereganatuta

EITB Media

Leer en Castellano

Francesco 'Pecco' Bagnaiak bigarrenez irabazi du Munduko Txapelketa. Jorge Martin erori egin da lasterketako seigarren itzulian, eta titulua lortzeko aukerarik gabe geratu da.

Bagnaia, Valentzian garaipena lortu ostean. Argazkia: EFE

Francesco Pecco Bagnaia (Ducati Desmosedici GP23) da 2023ko MotoGP mailako munduko txapelduna. Italiarrak Valentziako Sari Nagusia irabazi du, eta bigarrenez jarraian eskuratu du horrela Munduko Txapelketa.

Bagnaia izan da onena Chesten, Ricardo Tormo zirkuituan. Fabio di Giannantonio (Ducati Desmosedici GP22) eta Johann Zarco (Ducati Desmosedici GP23) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.

Jorge Martin (Ducati) espainiarra zen italiarrari titulua lapurtzeko aukera zuen bakarra, baina lurrera joan da lasterketako seigarren itzulian. Ondorioz, Bagnaiak Munduko Txapelketako sailkapeneko lehen postua bermatu du.

 

Albisteak (2)