Emakumeen eskubaloia
Itxakok maila gorenean jarraituko du arazo ekonomikoak dituen arren
Erredakzioa
Talde nafarrak argi utzi nahi izan du, aurreko urteetan baino helburu xumeagoak izango dituztela datorren denboraldian.
Itxakok emakumeen eskubaloiko maila gorenean jarraituko du datorren denboeraldian. Arazo ekonomikoen ondorioz taldea desagertu zitekeela esan zen, baina talde nafarrarak Ohorezko Mailan jarraituko du.
Hamabi urte daramatza Itxakok emakumezkoen maila gorenean, eta azken lau ligetako txapelduna da. Taldearen egitura, jokalari berriak, eta entrenatzaile berria datozen egunotan jakinaraziko dituztela argitu dute klubetik.
Arazo ekonomikoen ondorioz, jokalari askok alde egin dute taldetik, eta entrenatzaileak ere ez jarraitzea erabaki zuen. Datorren denboraldirako helburu xumeagoak izango ditu Itxakok.