Disko-jaurtiketa
June Kintanak zazpigarrenez irabazi du disko-jaurtiketako Espainiako Txapelketa
EITB Media
Nafarroakoa nagusi izan da 2024ko Neguko Espainiako Txapelketan, 53 metroko markarekin.
June Kintana da disko-jaurtiketako 2024ko Neguko Espainiako txapelduna, larunbat honetan, otsailaren 24an, nagusi izan baita Jaenen. Nafarroakoak bere bosgarren jaurtiketan ezarritako 53 metroko markarekin bereganatu du titulua, zazpigarrenez Neguko Espainiako Txapelketam.
Kintana bere marka onenetik urrun geratu da, hura 58,09 metrokoa baita. Hala ere, ordura arte denboraldian lortutako 52,71 metroko marka pertsonal onena gainditu du.
Daniela Fernandez (Valencia Atletismo) izan da bigarren 52,60 metroko jaurtiketarekin, eta zilarrezko domina zintzilikatu du. Hirugarren postuan amaitu du Andrea Alarconek (AA Catalunuya), 51,59 metroko markarekin, brontzeko domina eskuratuta.