Eskubaloia
Eskubaloiko Erregina Kopako partiden datak eta ordutegiak
EITB Media
2024ko Erregina Kopa maiatzaren 10etik 12ra jokatuko da, Donostian. Bera Bera Atletico Guardesen aurka arituko da final-laurdenetako kanporaketan, maiatzaren 10ean, 20:30ean.
Donostiak hartuko du emakumezkoen eskubaloiko Erregina Kopa maiatzaren 10etik 12ra, eta Espainiako Eskubaloi Federazioak jakinarazi ditu jada txapelketako azken faseko partiden datak eta ordutegiak.
Final-laurdenetako lau neurketak maiatzaren 10ean jokatuko dira; finalerdiak, hilaren 11n; eta finala, 12an. Super Amara Bera Berak Mecalia Atletico Guardes izango du aurkari final-laurdenetan, maiatzaren 10ean, 20:30ean.
Erregina Kopako azken faseko partiden datak eta ordutegiak:
Final-laurdenak:
Maiatzaren 10ean:
13:00etan: Granollers - Elda
16:00etan: Porriño - Valladolid
18:15ean: Elx - Malaga
20:30ean: Bera Bera - Atletico Guardes
Finalerdiak:
Maiatzaren 11n:
16:30ean: 1. finalerdia
19:45ean: 2. finalerdia
Finala:
Maiatzaren 12an, 13:30ean