Eskubaloia
Bidasoa Kopako azken faserako sailkatu da, Alacanteko Fundacion Agustinos kanporatuta (28-32)
EITB MEDIA
Azken fase horretan zortzi talde lehiatuko dira; maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean jokatuko dute, oraindik ez dute zehaztu non. Errege Kopako hirugarren kanporaketan, Jacobo Cuetararen gizonek Alacanteko taldearen etxean irabazi dute.
Bidasoa Irun 2023-24 denboraldiko Errege Kopako azken faserako sailkatu da, asteartean, txapelketako hirugarren kanporaketan Alacanteko Fundacion Agustinos taldea kanporatuta (28-32).
Kopako azken fasea maiatzaren 31tikekainaren 2ra bitartean jokatuko dute, oraindik ez dute zehaztu non. Zortzi talde izango dira bertan: Bidasoa, egungo txapelduna den Bartzelona eta egungo txapeldunorde Logroño La Rioja, eta asteazkenean jakingo dugu zein beste bost.
Fitxa teknikoa
28 – Alacanteko Fundacion Agustinos (14+14): Guiteras, Corning (1), Gonzalez (2), Illesca (3), Sergio Martinez (1), Carrion (6), Quiles (2); Mora, Cerrotta (4), Pablo Martinez (2), Linares (3), Suárez (1), Gomez (2), Lucha (1), Calderon eta Moll.
32 - Bidasoa Irun (17+15): Harbaoui, Cavero (6, 4p), Furundarena, Silva, Dariel Garcia (2), Asier Nieto (5), Diaz (1); Ander Garcia, Jevtic, Zabala (1), Gey-Emparan, Esteban Salinas (1), Rodrigo Salinas (3, 1p), Mujika (1), Gorka Nieto (5) eta Pacheco (7).
Epaileak: García del Salto eta Huertas Herrador.
Gertakizunak: Errege Kopako hirugarren kanporaketa, Alacanteko San Agustin Ikastetxean. 500 bat zale izan dira bertan.