Itxi

MOTOZIKLISMOA

Jaime Busto nagusi izan da Benahavisen, eta Espainiako Trial Txapelketako lidertza berreskuratu du

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Pilotu bizkaitarrak lehen postuan bukatu du, Espainiako Trial Txapelketarako laugarren proba puntuagarriak lan bikaina egin ostean.

Jaime Busto, Benahaviseko podiumeko lehen postuan

Jaime Busto pilotu bizkaitarra izan zen nagusi igandean, Benahavisko (Malaga) Trial txapelketan, Espainiako Txapelketarako laugarren proba puntuagarrian. Lehian egindako 24 eremuetan, hiru aldiz baino ez zuen ipini oina lurrean, eta hala lortu zuen garaipena. Emaitza horri esker, Espainiako Trial Txapelketako lehen postura itzuli da Busto, Gabriel Marcelli galiziarraren aurretik. Benahavisen ere bigarren izan zen Marcelli.

Lehen itzuliko 12 eremuetako 10 inolako akatsik egin gabe egin zituen Bustok. Hiru puntuko zigorra jaso zuen (bat bigarren eremuan eta bi hirugarrean); horiez gain, beste hiru puntu pilatu zituen, antolakuntzak ezarritako denbora gainditzeagatik. Beraz, guztira sei puntu izanda, lehen postuan sailkatu zen, behin-behinean. Ondoren, bigarren itzulian, beste bi puntu gehitu zituenez, zortzirekin bukatu zuen, garaipena lortuta.

Horrenbestez, Jaime Bustok Espainiako Txapelketako lehen lekua berreskuratu zuen (74 puntu). Gabriel Marcelli dago bigarren (74 puntu), eta Adam Raga, hirugarren (54 puntu).

Albisteak (3)