Eskubaloia
Beti-Onakek ezin izan du kanporaketa irauli Elxen (25-22), eta Ligako bosgarren postua lortzen saiatuko da
EITB MEDIA
Atarrabian izandako 26-33koaren ostean, Nafarroako taldeak partida ona egin du, baina aurkaria berriro ere gailendu zaio; horrenbestez, titulua irabazteko lehiatik at gelditu da, eta txapelketako bosgarren tokia eskuratzen izango du helburu.
Replasa Beti-Onak 2023-24 denboraldiko Guerreras Iberdrola Ligako titulua lortzeko lehiatik kanpo gelditu da, asteartean, play-offeko final laurdenetako kanporaketan AtticGo Elxek Nafarroako taldea mendean hartu baitu. Atarrabian izandako 26-33koaren ostean, Beti-Onakek partida ona egin du, Esperanza Lag pabiloian, baina aurkaria berriro ere gailendu zaio 25-22; horrenbestez, titulua irabazteko lehiatik at gelditu da, kanporaketako azken emaitza 58-48koa izan baita, eta txapelketako bosgarren tokia eskuratzen izango du helburu, denboraldiko azken asteetan.
Astearteko norgehiagokan, Beti-Onak 14-9 ari zen galtzen atsedenaldian; bigarren zatiaren hasieran, baina, 0-6ko partziala erdietsita, hamabosna berdintzea lortu du. Elxek erantzun ona eman du, eta berriro ere jarri da aurretik; azkenean, 25-22ko emaitzak Elx utzi du finalerdian.
Beti-Onak, hala, Ligako bosgarren tokia lortzeko lehian arituko da, alegia, txapelketa finalerdietan dauden lau taldeen ostean amaitzea izango du jomugan.