Itxi

Behobia-Donostia

Behobia-Donostia lasterketak eskuragai zituen 27.000 izen-emateak bete ditu

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Proba azaroaren 10ean jokatuko dute. Sei ordutan, 17.300 izen-emate egin dituzte, eta agortu egin dira libre zeuden guztiak. Lehenengo fasean, 9.490 parte-hartzailek eman zuten izena.

2023ko Behobia-Donostiako irudi bat. Argazkia: EFE.

Azaroaren 10ean jokatuko duten 2024ko Behobia-Donostia lasterketak eskuragai zituen 27.000 izen-emateak bete ditu, antolatzaileek asteartean iragarri dutenez. Behobian lehen aldiz gertatu da halakorik; izan ere, sei ordutan, 17.300 izen-emate egin dituzte, eta agortu egin dira libre zeuden guztiak. Lehenengo fasean, 9.490 parte-hartzailek eman zuten izena.

Aurtengo ekitaldian, 27.000 korrikalarik izango dute parte hartzeko aukera, alegia, ohi baino 3.000 gutxiagok; hala erabaki dute, irteera joateko trenbide-zerbitzua txikiagoa izango baita.

Parte-hartzaileen % 50k trena erabiltzen dute irteera joateko, EuskoTrenen eta Renferen zerbitzuen bidez.