Itxi

Eskubaloia

Bera Berak Erregina Kopako finalerdietarako txartela lortu du, Guardes 35-23 garaituta

EITB Media

Leer en Castellano

Super Amara Bera Berak garaipena bereganatu du Atletico Guardesen kontrako final-laurdenetako kanporaketan (35-23), eta Malaga izango du aurkari finalerdietan.

Bera Berako jokalariak, garaipena ospatzen. Argazkia: EITB Media

Super Amara Bera Berak 35-23 irabazi dio Atletico Guardesi Donostian jokatzen ari den Erregina Kopako final-laurdenetako kanporaketa. Ondorioz, Gipuzkoako taldeak finalerdietarako txartela bereganatu du, eta Malagaren kontra izango du jokoan finalerako sailkapena, larunbatean.

Lehia parekatuta hasi da (1-1 eta 2-2), baina Bera Berak hiru goleko errenta bereganatu du lehen minutuen ostean (6-3). Gero, gol bakarrera hurbildu da Galiziako taldea (7-6). Etxekoak bi goleko abantailarekin iritsi dira lehen ordu laurdenera, eta, ondoren, zuloa ireki dute markagailuan (11-6). Gainera, Donostiako taldeak errenta handitu du, eta sei goleko abantailarekin joan da atsedenaldira (16-10).

Bigarren zatiaren hasieran, Guardesek bi gol sartu ditu jarraian, eta Galiziako taldeak desabantaila murriztu du horrela (16-12). Dena den, Super Amara Bera Berak kontrolpean izan du neurketa atsedenaldiaren ostean, eta partidako 45. minutura hamar goleko aldearekin iritsita (25-15), bideratuta utzi du garaipena.

Azken 15 minutuetan, Atletico Guardes ez da aurkaria estutzeko gai izan, eta, azkenean, Bera Berak bereganatu du garaipena, 35-23ko emaitzarekin.

Markagailua: 1-0, 1-1, 2-1, 2-2, 3-2, 4-2, 5-2, 5-3, 6-3, 6-4, 7-4, 7-5, 7-6, 8-6, 9-6, 1-6, 11-6, 11-7, 12-7, 12-8, 13-8, 14-8, 15-8, 15-9, 15-10, 16-10 (atsedenaldia); 16-11, 16-12, 17-12, 18-12, 19-12, 20-12, 20-13, 21-13, 22-13, 22-14, 23-14, 24-15, 25-15, 26-15, 26-17, 27-17, 28-17, 29-17, 29-18, 30-18, 30-19, 30-20, 31-20, 31-21, 32-21, 33-21, 33-22, 34-22, 34-23 eta 35-23 (amaiera).

Albisteak (3)