Basque Team
Virginia Diaz arraunlaria Parisko Joko Olinpikoetarako sailkatu da
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Basque Teameko kirolariak garaipena lortu du banakako scull lehiaketan, Lucernan jokatzen ari diren olinpiada aurrekoetan. Hori dela eta, Parisen izango da uda honetan.
Virginia Diaz Basque Teameko arraunlariak Parisko Olinpiar Jokoetarako sailkatzea lortu zuen Lucernan (Suitza), astearte honetan amaituko den olipiada aurrekoetan banakako scull kategorian garaipena lortu ostean.
Diaz hobera egiten joan zen lehian, eta hasierako 500 metroak pasata, lehen tokietan jarri zen, garaipena eta sailkapen olinpikoa lortzeko borrokan. Azken zatian, Aurelia-Maxima Janzen suitzarra aurreratuta, irabazi egin zuen. 7:48:16 denboran amaitu zuen; suitzarra izan zen bigarren, 1.69 segundora (7:49.85). Hark ere lortu zuen Pariserako txartela.
Hori baino lehen jokatutako scull bikoitz arineko finalean, Clare Bove eta Laura Tarantola frantziarrak izan ziren nagusi, 7:02.54ko denborarekin.