Itxi

Zegama-Aizkorri 2024

Kilian Jornet eta Sylvia Nordskar, 2024ko Zegama-Aizkorri mendi maratoiko garaileak

EITB Media

Leer en Castellano

Jornet nagusitu da gizonezkoen mailan, 3 ordu, 38 minutu eta 8 segundoko marka eginda, Elazzaoui izan da bigarren eta Przedwojewski hirugarren. Emakumezkoetan, Nordskar izan da onena, 4 ordu, 29 minutu eta 13 segundoko markarekin, Malen Osa izan da bigarren eta Marta Martinez hirugarren.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kilian Jornet eta Sylvia Nordskar dira 2024ko Zegama-Aizkorri mendi maratoiko irabazleak. Giroa bikaina izan da Aizkorriko maldetan, baita Zegaman ere, irteeran zein helmugan.

Gizonezkoen mailan, Kilian Jornet izan da jaun eta jabe. Kataluniarra hasieratik jarri da buruan, eta helmugako marra gurutzatzen lehena izan da, 3 ordu, 38 minutu eta 8 segundoko marka eginda. Hamaikagarrenez irabazi du Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Elhousine Elazzaoui helmugaratu da bigarren postuan, 8 minutu eta 8 segundora, eta Bartlomiej Przedwojewski izan da hirugarren, 8 minutu eta 45 segundora.

Emakumezkoen mailako lasterketan, Sylvia Nordskar izan da garailea, 4 ordu, 29 minutu eta 13 segundoko markarekin. Lasterketaren buruan egin du probaren zati handiena, eta garaipenak ez dio ihes egin. Malen Osa euskalduna izan da bigarren, 6 minutu eta 7 segundora, eta Marta Martinez asturiarra izan da hirugarren, irabazleak baino 6 minutu eta 27 segundo gehiago erabilita.

Bideoak (3)