Eskubaloia
Bartzelonak eskubaloiko 2024ko Kopa irabazi du, finalean Bathco Torrelavega menderatuta (23-36)
EITB MEDIA
Hala, Kataluniako taldeak hamaikagarren aldiz jarraian eskuratu du Errege Kopa; historian, 28 aldiz lortu du. Bartzelonak finaleko bigarren zatian zehaztu du garaipena.
Bartzelonak 2023-24 denboraldiko eskubaloiko Errege Kopa irabazi du, igandean, Bathco Torrelavega 23-36 menderatuta Jaenen jokatutako finalean.
Horrenbestez, Kataluniako taldeak hamaikagarren aldiz jarraian eskuratu du Errege Kopa; historian, 28 aldiz lortu du.
Finalean, Bartzelonak bigarren zatian erabaki du garaipena. Atsedenaldian, txapeldunek hiru goleko aldea zuten, 14-17, baina bigarren zatian aurkaria estutu du, eta ez dio horri inolako aukerarik eman.