Eskubaloia
Bera Berak Lucia Prades eta Tamara Kostic atezainak eta Francisca Araujo Joao hegalekoa fitxatu ditu
EITB MEDIA
Prades Elda Prestigio taldetik iritsiko da, Kostic Serbiako Ligatik, eta Araujo Joao Madeiran aritu da, Bera Berarekin sinatu aurretik.
Super Amara Bera Berak Lucia Prades eta Tamara Kostic atezainak eta Francisca Araujo Joao hegalekoa fitxatu ditu, asteazkenean Donostiako klubak baieztatu duenez.
Hain zuzen ere, Lucia Prades Elda Prestigio taldetik iritsiko da, Tamara Kostic Serbiako Ligatik, eta Francisca Araujo Joao Madeiran aritu da, Bera Berarekin sinatu aurretik.
Esta mañana, en la valoración de la temporada, @TatiGarmendia ha confirmado los tres fichajes que nos faltaban por anunciar. pic.twitter.com/x6QebTSryR
— super amara Bera Bera (@BalonmaBeraBera) June 5, 2024
Tati Garmendia Bera Berako eskubaloiko arduradunak iragarri du Gipuzkoako klubak aipatutako hiru jokalariak fitxatu dituela.