Itxi

Atletismoa

Asier Martinez laugarren sailkatu da Europako Txapelketako 110 metroko hesidun proban

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Zizur Nagusiko atletak titulua lortu zuen 2022an, baina orain, Erroman, brontzezko domina lortzetik oso gertu gelditu da; izan ere, Jason Joseph suitzarrak azken metroetan aurreratu du. Simonelli italiarrak irabazi du urrezko domina, eta Llopis espainiarrak zilarrezkoa.

Asier Martinez, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Asier Martinez Zizur Nagusiko atleta laugarren postuan sailkatu da, larunbat gauean, Erroman jokatzen ari diren Europako Txapelketako 110 metroko hesidun proban. Martinezek Europako titulua lortu zuen 2022an, baina aurten brontzezko domina lortzetik oso gertu gelditu da; izan ere, Jason Joseph suitzarrak azken metroetan aurreratu du. Lorenzo Simonelli italiarrak irabazi du urrezko domina, 13.05eko denbora eginda, eta Quique Llopis espainiarrak zilarrezkoa.

Martinez oso ondo iritsi da finalera; izan ere, lehen finalerdia urteko bere markarik onena (13.29) eginda irabazi du. Finalean, baina, bi oztopo izan ditu: batetik, txartel horia atera diote, irteera baliogabea egitear izan baita, eta horrek baldintzatu egin du horren lasterketa; bestetik, azken hesia apur bat ukitu du, eta, ondorioz, ezin izan du irabazi brontzea, eskura zuela ematen bazuen ere.

Asier Martinezek 13.45eko denbora egin du finalean. Llopis 13.16koa eginda geratu da bigarren, eta hirugarrenak, Jason Josephek, 13.43koa egin du.