Itxi

Tenisa

Alcarazek irabazi du 2024ko Roland Garros, finalean Zverev menderatuta

EITB Media

Leer en Castellano

Carlos Alcarazek lehenengoz irabazi du Frantziako Grand Slama. Alexander Zverev garaitu du finalean, bost setetan; 3-6, 6-2, 7-5, 1-6 eta 2-6.

Carlos Alcaraz, 2024ko Rolnd Garroseko txapelduna, garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Carlos Alcarazek irabazi du 2024ko Roland Garros. Murtziako tenislariak bost setetan menderatu Alexander Zverev finalean: 3-6, 6-2, 7-5, 1-6 eta 2-6. Ondorioz, lehen aldiz irabazi du Frantziako Grand Slama.

Finaleko lehen setean aise nagusitu da Alcaraz (3-6), baina bigarrenean jaun eta jabe izan da Zverev (6-2). Hirugarren seta oso parekatua izan da, eta alemanak poltsikoratu du (7-5). Maldan gora jarri zaio partida espainiarrari; hala ere, laugarren seta irabazita (1-6), bosgarrena behartu du. Set erabakigarrian, 2-6 nagusitu da Carlos Alcaraz, eta garaipena erdietsi du horrela.

Guztira, hiru Grand Slam ditu palmaresean Alcarazek: 2022ko US Open, 2023ko Wimbledon eta 2024ko Roland Garros.

Albisteak (3)