Kargatzen...
Itxi

Munduko Kopa

Maialen Chourrautek zilarrezko domina irabazi du Krakovian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gizonezkoen txapelketan, Pau Echaniz (Parisko kayak probetarako sailkatua) finalerdietan sartu da, denbora bikaina eginda (82.87 segundo), eta Joseph Clarke britainiarrak bakarrik gainditu du (81.09), baina ezin izan da finalera sailkatu.

Maialen Chourraut. Argazkia: Basque Team

Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartu aurretik, Maialen Chourrautek zilarrezko domina irabazi du ostiralean Krakovian (Polonia), ur bizietako eslalomeko Munduko Kopako proban.

Gipuzkoarra bigarren sailkatu da finalean, Jessica Fox australiarraren atzetik, 94.24ko denborarekin, garaileak baino 75 ehunen gehiagoko denbora eginda (93.49), eta Ria Sribar estatubatuarraren aurretik (99.03).

Chourrautek finalaurrekoan egindako denbora hobetu du finalean (97.50), eta Martina Wegman herbeheretarrak bakarrik gainditu du horren denbora (97.01); Emma Vuitton frantziarra izan da hirugarren (99.52), eta Jessica Fox australiarra, berriz, laugarren (100.19).

Gizonezkoen txapelketan, Pau Echaniz (Parisko kayak probetarako sailkatua) finalerdietan sartu da, denbora bikaina eginda (82.87 segundo), eta Joseph Clarke britainiarrak bakarrik gainditu du, 81.09ko denborarekin, baina ezin izan da finalera sailkatu.

Albisteak (1)