Itxi

GOLFA

Jon Rahmek Parisko Olinpiar Jokoetan hartuko du parte

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Barrikako golflaria Parisen izango da uda honetan, David Puigekin batera. Munduko rankingean 113. postuan geratuta, Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratu du Puigek. Biek LIV Golf zirkuituan jokatzen dute, gaur egun.

Jon Rahmen artxiboko irudia. EFE

Jon Rahm euskal golf jokalaria Parisko Olinpiar Jokoetan lehiatuko da uda honetan, David Puigekin batera. LIV Golf zirkuituan jokatzen duten bi golflariek Espainia ordezkatuko dute, abuztuaren 1etik 4ra, Le Golf Nationalen.

Batetik, LIV Zirkuituko probek munduko rankingerako punturik ematen ez duten arren, Rahm bederatzigarren geratu da kalifikazio-denboraldiaren (2022ko ekainaren 13tik 2024ko ekainaren17ra) amaieran. Hala, orain arteko garaikur-zerrenda (2021eko Estatu Batuetako Irekia eta 2023ko The Mastersa) ugaritzen saiatzeko Puig baino hobeto sailkatuta dago Barrikakoa.

Bestetik, Puigek, 113. bukatu duenez, Olinpiadetarako dauden 60 postuetako bat eskuratu du, zenbait baldintza betetzeaz gain, kanpoan geratutako hautagaiak gainditu dituelako. Joan den asteburuan, Estatu Batuetako Irekian pasa zuen Parisera iristeko azken filtroa.

Emakumeei dagokienez, ekainaren 25ean egingo dute hautagaiek aukeraketa, 2020ko ekainaren 20tik 2024ko ekainaren 24rako epea bukatuta. 

Albisteak (4)