Kargatzen...
Itxi

Fitxaketa

Piotr Mielczarski, Bidasoa-Irunen fitxaketa berria

EITB MEDIA

Leer en Castellano

18 urteko jokalari poloniar gazteak datozen bi denboraldietarako kontratua sinatu du klub bidasoarrarekin. 2024-2025 sasoia, BM Guadalajara taldean jokatuko du, utzita.

Piotr Mielczarski, Bidasoa Irunen fitxaketa berria

CD Bidasoak eta Piotr Mielczarski jokalariak (Lublin, Polonia, 2005/08/31) akordioa lortu dute datozen bi denboraldietarako. Klubak astelehen honetan argitaratutako ohar batean zehaztutakoaren arabera, BM Guadalajara taldean arituko da utzita 2024-2025 sasoian.

Erdiko atzelari gaztea 197 zentimetro luze da, eta ezker hegalean ere joka dezake. Poloniako Bigarren Mailan lehiatu da denboraldi honetan, SMS Kielcen. Ligako jokalari onena aukeratu zuten irailean, txapelketako ezker hegal onena izendatzeaz gain. Halaber, SMS Kopako MVPa izan da (hiru aldiz irabazi du kopa), baita lehen finalerdiko jokalari onena ere.

Batetk, Poloniako selekzioko beheko mailetan ohikoa da Mielczarski; bestetik, selekzio absolutuko deialdi batean debuta egin duen jokalaririk gazteena da, Marcin Lijewski hautatzaileak deitu baitzuen 2023ko abuztuan. Joan den udan, Alemanian jokatutako junior mailako Munduko Txapelketan hartu zuen parte. Hamabi gol sartu zituen lau partidatan.

Albisteak (3)