Olinpiar Jokoak
Espainiako selekzioak Alberto Munarriz deitu du, Olinpiar Jokoetarako
EITB MEDIA
Waterpolo jokalariak, hala, hirugarren aldiz jokatuko ditu Olinpiar Jokoak; izan ere, Rio de Janeiron eta Tokion ere izan zen (2016an eta 2021ean).
Alberto Munarriz waterpolo jokalari nafarrak 2024ko Olinpiar Jokoak jokatuko ditu, Parisen, David Martin Espainiako hautatzaileak txapelketa horretan izango den taldean sartu baitu.
Munarrizek, Iruñekoa bera, hirugarren aldiz jokatuko ditu Olinpiar Jokoak; izan ere, Rio de Janeiron eta Tokion ere izan zen (2016an eta 2021ean).
Astelehenean, David Martin eta Miki Oca Espainiako emakumezkoen hautatzaileak Parisen izango diren waterpolo jokalarien zerrendak iragarri dituzte. Ocak honako hauek aukeratu ditu: Judith Forca, Laura Ester, Maica Garcia, Beatriz Ortiz, Paula Leiton, Anni Espar, Martina Terre, Paula Crespi, Nona Perez, Elena Ruiz, Isabel Piralkova, Pili Peña eta Paula Camus; Martinek, aldiz, jokalari hauek deitu ditu: Alberto Munarriz, Felipe Perrone, Unai Aguirre, Alejandro Bustos, Marc Larumbe, Bernat Sanahuja, Miguel de Toro, Roger Tahull, Unai Biel, Martin Famera, Eduardo Lorrio, Sergi Cabanas eta Alvaro Granados.