Itxi

Golfa

Furuek irabazi du Evian Txapelketa; Ciganda, kanporatuta bigarren jardunaldian

EITB Media

Leer en Castellano

Ayaka Furue da Frantzian jokatutako majorreko garailea. Japoniarrak azken zuloan eaglea eginda, titulurik gabe utzi du Stephanie Kyriacou.

Carlota Cigandaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Ayaka Furue japoniarrak Evian Txapelketa irabazi du, Evian-les-Bainsen (Frantzia) jokatutako majorra, ete bere lehen garaipen handia lortu du. Azken zuloan egindako eagle bati esker bereganatu du garaipena, azken momentuan Stephanie Kyriacou aukerarik gabe utzita.

Furuek 265 kolperekin itxi du txapelketa, 19 kolpe zelaiko parraren azpitik. Bost zulo jokatzeko zituenean, Japoniakoaren desabantaila hiru kolpekoa zen, baina jardunaldi amaiera bikaina izan du, eta Kyriacou menderatu du, kolpe batengatik. Stephanie Kyriacou australiarra izan da bigarren eta Patty Tavatanakit thailandiarra hirugarren, irabazlearekiko bi kolpera.

Carlota Ciganda ez da azken jardunaldia jokatu duten 65 jokalarien artean sartu, bigarren jardunaldian kanporatuta geratu baitzen.

Albisteak (3)