Tenisa
Alcaraz da 2024ko Wimbledongo irabazlea, Djokovicen aurkako finalean erakustaldia emanda
EITB Media
Carlos Alcarazek 6-2, 6-2 eta 7-6ko emaitzarekin menderatu du Novak Djokovic Wimbledongo finalean. Horrela, bada, espainiarrak bigarrenez irabazi du Erresuma Batuko Grand Slama.
Carlos Alcaraz da 2024ko Wimbledongo txapelduna. Espainiarrak Novak Djokovic menderatu du finalean, hiru setetan, 6-2, 6-2 eta 7-6ko emaitzarekin. Ondorioz, Alcarazek bigarrenez irabazi du Erresuma Batuko Grand Slama.
Lehen setean, jaun eta jabe izan da Alcaraz (6-2). Bigarrenean ere, espainiarrak ez dio aukerarik eman serbiarrari (6-2). Hirugarren seta, berriz, estuagoa izan da; Djokovicek estu hartu du espainiarra, baina tie-breakean Alcarazek lortu du garaipena (7-6), berdinketa hausteko lehian 7 eta 4 nagusituta.