Paris 2024, Eskubaloia
Maitane Etxeberriak Olinpiar Jokoak utzi ditu zuntz haustura baten ondorioz
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Espainiako selekzioko medikuak proba bat egin zion astelehen honetan Super Amara Bera Berako jokalariari, bere giharretako arazoaren larritasuna zehazteko.
Maitane Etxeberria jokalari gipuzkoarrak ez du Espainiako eskubaloi selekzioarekin jarraituko Parisko Olinpiar Jokoetan, ezker hankako iskiotibialetan zuntz haustura duela baieztatu ondoren.
Espainiako selekzioko medikuak proba bat egin zion astelehen honetan Super Amara Bera Berako jokalariari, bere giharretako arazoaren larritasuna zehazteko, eta azkenean ezker hankako iskiotibialetan zuntz haustura duela zehaztu da.
Alicia Fernandez galiziarrak hartuko du haren lekua.