Itxi

Paris 2024, Eskubaloia

Tchaptchet Jokoetatik kanpo geratu da Espainiako selekzioarekin Hungariaren aurka galdu ondoren (24-27)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Tchaptchet ez da Olinpiar Jokoetan jokatu duen azken partidaren hasierako zazpikoan egon, eta ez du golen bat sartzeko aukerarik izan agur esateko partidan.

España vs. Hungría. Foto: EFE

Lysa Tchaptchet nafarrak jokatzen duen emakumezkoen eskubaloiko Espainiako selekzioak laugarren porrota lortu du Hungariaren aurka, 24-27, Parisko txapelketa olinpikoan. Ondorioz, Frantziaren aurkako azken partidaren faltan, txapelketatik at geratu dira matematikoki.

Tchaptchet ez da Olinpiar Jokoetan jokatu duen azken partidaren hasierako zazpikoan egon, eta ez du golen bat sartzeko aukerarik izan agur esateko partidan.

Espainiak lehen partidetan izan ez duen indarra berreskuratu du eta hiru goleko abantailarekin jartzera ere iritsi da, 7-4.

Baina Hungariaren erantzuna bortitza izan da eta 5-0eko partzialarekin dueluari buelta eman dio, markagailuan eta partidaren kontrolean.

Atsedenaldiaren ondoren, espainiarrak partidara itzuli dira, 21-20 bigarren zatiaren erdialdean. baina ez dira sendo aritu eta Hungariak hiru goleko zuloa ireki du berriro, azken txanpari aurre egiteko konfiantza irabazteko moduko koltxoiarekin.

Fitxa teknikoa:

24.- Espainia: Wiggins (P), Castellanos (P), M.Lopez (5), Campos, Fernández (1), Arderius, Gutierrez (2), L.González (2), Gassama (2), Prieto, Tchaptchet, Arcos (4), Barbosa (6) eta M.González (2).

27.- Hungaría: Janurik (P), Biro (P), Füzi-Tovizi (3), Szollosi-Schatzl (2), Albek, Debreczeni-Klivinyi (1), Marton, Papp, Vamos (5), Klujber (6), Kuczora (3), Gyori-Lukacs (5) eta Simon (2).

Epaileak: Kuttler eta Merz (ALE). Bi minutuz kanporatu dituzte Jennifer Gutierrez eta Lara Gonzalez espainiarrak eta Füzi-Tovizi, Papp eta Vamos hungariarrak.

Markagailua bost minuturo: 3-2, 7-5, 7-9, 9-11, 10-14, 12-14 (atsedenaldia), 14-17, 18-20, 21-21, 22-22, 22-24 y 24-27 (amaiera).

Albisteak (4)