Paris 2024, Golfa
Rahmek estreinaldi olinpiko ona izan du
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bizkaitarrak 67 kolpeko (lau parearen azpitik) txartela lortu du eta lehen hamarren artean geratu du.
Jon Rahm bizkaitarrak bere lehen hitzordu olinpikoa bizi du Parisen, eta doblebogey batekin zapuztu du eguna bere azken aurreko zuloan, ibilbide bikaina egiten ari zenean. Bi eaglerekin, 67 kolpeko (lau parearen azpitik) txartelarekin bukatu du, lehen hamarren artean, liderrarengandik lau kolpera.
Gainera, lau birdie gehitu ditu (9, 12, 13 eta 17. zuloak), baina bi bogeyrekin okertu du (7, 8). Azkenean, 16. zuloko doblebogeyak taularen goialdean kokatzea eragotzi dio.
Liderra Hideki Matsuyama japoniarra da, 63ko txartelarekin (-8).