Paris 2024, Golfa
Rahm eta Schauffele lidertzan dira azken jardunaldiaren faltan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Barrikako golf-jokalariak eta estatubatuarrak, 199 kolperekin (14 parretik behera) hirugarren jardunaldian, golf txapelketako lidergoa partekatzen dute.
Jon Rahm golf-jokalari bizkaitarrak eta Xander Schauffele tituluaren defendatzaileak, 199 kolperekin (14 parretik behera) hirugarren jardunaldian, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetako golf txapelketako lidergoa partekatzen dute.
Rahmek 66 kolperekin (5 parretik behera) bukatu du ibilbidea larunbat honetan, eta Xander Schauffele liderra harrapatu du. Estatubaturrak Hideki Matsuyama japoniarrarekin eta Tommy Fleeetwood britaniarrarekin berdinduta hasi du eguna.
Barrikakoak ezin izan zuen Tokion lehiatu orain dela hiru urte, covid-19an positibo eman baitzuen, eta Parisen maila bikaina ematen ari da. Hirugarren jardunaldian, lau birdie (3, 4, 7 eta 9. zuloetan) eta bogey bakarra (8.ean) egin ditu lehen bederatzi zuloetan, eta hiru birdie (13, 14 eta 17. zuloetan) eta bogey bat (15.ean) eginda errematatu ditu hurrengo bederatziak.