Paris 2024
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia abuztuaren 4an, igandea
EITB Media
Euskal kirolariek igande honetan, abuztuaren 4an, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan lortutako emaitzen laburpena: golfa, eskubaloia, piraguismoa, atletismoa eta hockeya.
ATLETISMOA (110 metroko hesidun proba):
110 metroko hesidun proban, Asier Martinez eta John Cabang ez dira zuzenean sailkatu finalerdietara. Hala ere, biek ala biek bigarren aukera izango dute finalerdietarako txartela lortzeko, abuztuaren 6an. Martinez bere serieko laugarrena izan da, 13.47ko marka eginda; Cabang, aldiz, seigarren sailkatu da, 13.66ko markarekin.
Asier Martinez, 110 metroko hesidun probako final-laurdenetan. Argazkia: EFE
Jon Rahmek urretik lau kolpera amaitu du. Argazkia: Efe.
ESKUBALOIA:
Espainiako gizonezkoen eskubaloi selekzioak 32 eta 31 irabazi dio Kroaziari eta Paris2024ko Olinpiar Jokoetako final-laurdenetara sailkatu da. Partida oso estua jokatu dute bi taldeek, baina espainiarrek sufritzen jakin dute eta dominaren bat irabazteko aukerei eusten diete. Final-laurdenetan Egipto izango dute aurkari.
Kauldi Odriozola zumaiarrak lau gol egin ditu; eta Imanol Garciandia urretxuarrak, bat.
Kauldi Odriozolak lau gol egin ditu Espainia-Kroazia partidan. Argazkia: Efe.
BELAR-HOCKEYA:
Jose María 'Chefo' Basterra eta Rafael Vilallonga euskal jokalariak belar-hockeyko finalerdietarako sailkatu dira, Espainiako selekzioarekin Belgika menderatuta (2-3).
Basterra, Belgikari sartu dion gola ospatzen. Argazkia: EFE
PIRAGUISMOA:
Maialen Chourrautek Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetako kayak-kroseko final-laurdenetarako txartela lortu du. Aitzitik, Miren Lazkanok ezin izan du lehen seriean emandako erakustaldia errepikatu, eta kanporatu egin dute.
Maialen Chourraut kayak-kroseko final-laurdenetarako sailkatu da. Argazkia: EFE
TXIRRINDULARITZA:
Kristen Faulkner txirrindulari estatubatuarrak eskuratu du urrezko domina errepideko txirrindularitza proban, bakarka helmugaratuta. Marianne Vos herbeheretarra izan da bigarren, eta Lotte Kopecky belgikarra, berriz, hirugarren.
Kristen Faulkner, Marianne Vos eta Lotte Kopecky, podiumean. Argazkia: EFE